SAN ANTONTXU (II)

Aurreko sarreran esan nizuenez, ez nauzue “itzelezko irteera honetara” gonbidatu (logtsagabeak!). Horregatik,  Sorkunderi eta zuen lagun batzuei laguntza eskatu behar izan diet (gazteleraz, Jon Anderri, eta euskaraz, Afafi). Sarrera hau Afaf Malainin Telebuya-ren esku dago.

Pasadan asteko asteartean, bigarren batxilergoko ikasleok Mungiako azokara (“San Antontxu”) joan ginen Euskal Herriko zenbait ohitura eskuratzeko nahian.

Mungiara heltzean, autobusetik irten baino lehenago, irakasleek esan ziguten askatasun osoa genuela gure kabuz herria eta azoka aztertzeko, beti ere eman zizkiguten galderak erantzuten bagenituen. Honekin jarraituz, autobusetik presaka irten eta gero, azokan zeuden animaliak(behiak, ardiak, ahuntzak eta zaldiak) ikustera gindoazen. Honen ondorioz, herria ezagutzera genbiltzala, janari eta arropako azokak ikusi genituen eta handik bueltaka ibili ondoren, taberna batean sartu ginen.

Ariketak egiteari dagokionez, tabernatik aldendu bezain pronto bertako jendeari galdezka aritu ginen. Hala ere, hasiera batean erantzun eskasak jaso genituen. Azkenik, gure desesperazioa handitzen hasi zenean, zerutik jaitsitako aingeru bat ikusi genuen, hain zuzen ere baserritarrez jantzita zegoen Mungiako amama bat. Amama honi esker, galdera guzti-guztiak erantzun genituen eta galdetegia amaitu eta gero galdetu zigun nongoan ginen, Arrigorriagakoak ginela erantzutean, niri esan zidan “baina zu arabiarra zera, ezta?” eta ni poz-pozik bera nire jatorria asmatu zuela baietz erantzun nion. Nire lagunak harrituta geratu ziren eta zergatik zekien nongoa nintzen galdetu zioten; bera honela erantzun zien “ oso begi politak dituelako, arabiar begiak”. Hori entzun eta gero, saharauia naizela zehaztu nion eta bera hori entzutekoan, alaitasunez besarkada bat eman zidan. Emakumearen azkeneko erreakzioa benetan hunkitu zidan berriro ere ikusi nuelako euskaldunak oso solidarioak direla saharauiekin.

Amaitu baino lehen, aipatu behar da galdetegiaren bidez, Mungiako historiari buruzko zenbait datu interesgarriak ikasi genituela:batetik, Mungia hitzak Mune Ganean esan nahi duela, Mungiari buruzko lehen  dokumentua Mome Mundieus izeneko abade batek idatzi zuela 1051.urtean eta XIV.mendean Bizkaiko herri hau Logroñoko fueroaren menpe zegoela jakin genuen.

Bestetik, Mungiako Matxin famatua bandolero bat zela, aide nagusien arteko borroketan Billela familia (Ganboatarren aldekoa)  eta Butroi familia (Oinaztarren aldekoa) Mungian izan zirela nagusi azaldu zigun emakumeak. Gainera, ulertu genuen zer lotura zeukan Lauaxetak Mungiarekin: Lauaxetak Laukizen jaioa zen baina Mungiara desplazatu zen han bizitzera. Lauaxetak Mungian bizi izan zen preso eraman zuten arte. Gaur egun, bizi izan zen etxea hotel bat da. Horrez gain, amamak azaldu zigun mungiarrek asko sufritu zutela  Gerra Zibilaren bonbardaketen eta tropa faxisten ondorioz. Azkenik, bi datu interesgarri bereganatu genituen: batetik, “gogomobilak” 1954.urtetik 1963.urtera arte ekoitzi ziren auto txikiak izan zirela eta bestetik, Olentzeroaren etxea Izenaduba Basoaren Landetxo Goikoan dagoela jakin genuen; bertan, familia osorako jolas-parkeak daude.

 Azokari dagokionez, feria zaharra aspaldi-aspalditik egiten dela jakin genuen, baina feria berria, gutxi gorabehera duela 30 urte. Bestalde, egun hartan odoloste eta txorizoen Euskadiko lehiaketa egin ziren eta bezperan, berriz, lapikokoa (indabak) eta sukalde eguna (haragi gisatua patatekin).

Mila esker, Afaf.

Anuncios

Los comentarios están cerrados.

A %d blogueros les gusta esto: