DURANGOKO AZOKA

 

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da, euskalgintzan dihardutenen elkargunetzat sortua.

Urtero, abenduaren lehenengo hamabostaldian, Euskal Herri osoko argitaletxeak batzen dira azokan, bai nobedadeak bai aurreko urteetako liburu eta diskoak salgai jartzera. Baina, gainera, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki erraldoi eta jai nagusi bihurtzen da. Zerbaitengatik du euskal izena, izan ere.

 

Historia

1965eko azaroaren 1ean lehen edizioa antolatu zuten, Andra Mariko arkupean, oraindik Francoren diktadurapean. 19 argitaletxek hartu zuten parte. Lehenengo edizioa Gerediaga Elkarteak antolatu zuen. Euren esanetan “Euskal Herrian zegoen liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea” zen. Ondoren urtero antolatu zen Andra Mariko elizpean 1967an ezik, elizaren konponketa lanak zirela eta 1974an Merkatu Plazan kokatu zen lehenengo aldiz geroz eta jende gehiago biltzen zelako eta Gobernadore Zibilak arazoak jarri zituelako horretarako. Bertan mantendu zen 1996ra arte. 1980an abenduan egiten hasi zen.

1992an Argizaiola saria ematea erabaki zen eta 1996an merkatua utzi eta karpa erraldoi batera igaro zen. Hala ere hori tenporala izan zen 2003an Landako Erakustazoka inauguratu baitzen. Azokak jada leku finko bat du eta euskal kulturaren barnean data garrantzitsua da.. 2007an Lehen aldiz 42. Durangoko Azokaren kartela aukeratzeko lehiaketa egin zuten.

Anuncios

Los comentarios están cerrados.

A %d blogueros les gusta esto: